Itxi

Alfonso Perez Coliseumean

Getafe-Osasuna (2-0): Madrildarrak gehiago izan dira

Erredakzioa

Gorritxoek akzen jardunaldira arte itxaron beharko dute mailari eusteko talde urdinaren aurka 2-0 galdu eta gero. Flañok bere atean sartutako golak min handia egin die Mendilibarren mutilei.

Mendilibarren mutilek ezin izan dute mailari eustea ziurtatu Getaferen aurka 2-0 galdu ostean. Lehen zatian bi taldeek izan dituzte gol aukerak, baina atsedenaldira 0-0ekoarekin joan da norgehiagoka. Bigarren zatian Flaño bere atean egin du gola (63. minutuan) eta 90. minutuan Pedro Riosek azken 2-0ekoa jarri du markagailuan.

Nafarrak sendo mantendu dira zelaian lehen zatian eta Micheleren taldeak izan dituen aukerak ondo deuseztatu dituzte defentsa gorritxoek. Osasunaren aukera garbiena Cejudok izan du 38. minutuan, baina bere jaurtiketa langa gainetik joan da.

Bigaren zatian madrildarrek gehiago sakatu dute eta Iruleko taldea atzean sartu da kontraerasoen zain. Hala ere, 63. minutuan Miguel Flaño bere atean sartu du gola eta norgehiagoka maldan gora jarri zaie gorritxoei (1-0). Talde urdiñak 90. minutuan azken 2-0ekoa jarri du Pedro Riosen golari esker eta partida Madrilgo taldearentzat izan da.

- Fitxa teknikoa:

2 - Getafe: Ustari, Victor Sanchez, Mario, ''Cata'' Diaz, Marcano, Pedro Rios, Boateng, Casquero (Parejo, 54. minutuan), Manu del Moral, Miku (Albin, 54. minutuan) eta Colunga (Borja, 80. minutuan).

0 - Osasuna: Ricardo, Damia (Soriano, 73. minutuan), Flaño, Sergio, Monreal (Leka, 86. minutuan), Cejudo, Puñal, Vadozc, Camuñas, Nekounam (Pandiani, 68. minutuan) eta Kike Sola.