FITXAKETAK
Raul Navasek Osasunan jokatuko du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Utzita iritsiko da talde gorritxora; alabaina, Osasunak 'jokalaria erosteko bete beharreko aukera' izango du 250.000 euroren truke.
¿Osasunak eta Realak Raul Navas atzelari andaluziarrak talde gorritxoan joka dezala adostu du asteazken honetan.
Sevillako jokalaria utzita iritsiko da talde gorritxora 2020ko ekainaren 30era arte; alabaina, Osasunak 'jokalaria erosteko bete beharreko aukera' izango du 250.000 euroren truke.
Horrez gain, Osasunak beste 500.000 euro ordaindu beharko lituzke, baldin eta kirol helburu batzuk betetzen badira, eta, betiere, Iruñeko taldeak Santander Ligari eustea lortzekotan.
Navasek 98 neurketa jokatu ditu Lehen Mailan, horietako 68 Realarekin, azken hiru denboraldietan.