Kargatzen...
Itxi

Butarquen

Osasunak aise gainditu du Lehen Mailako aurreneko norgehiagoka (0-1)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Gorritxoek hasiera ezin hobea eman diote maila goreneko estreinaldiari, hiru puntuak erdietsi dituztelarik Butarque zelaian. Leganesek aukerak izan dituen arren, epaileek ez dituzte golak onetsi.

Leganes 0 - Osasuna 1. Argazkia: EFE

¿Osasunak erakustaldia eman du Lehen Mailako aurreneko norgehiagokan, Leganesen aurka garaipena eskuratuz (0-1). Chimy Avila argentinarrak egin du neurketako lehen eta gol bakarra 74. minutuan, zale gorritxoei sekulako poza emanez.

Aurreko urtean, denboraldi bikaina egin eta igoera lortu ostean, aurreko lerroei jarraiki ilusio handiarekin heldu diote maila nagusiari Jagoba Arrasatek gidatutako jokalariek.

Gauzak horrela, Roberto Rosales venezuelarra izan da azken urteko hamaikakoarekin alderatuz, inkorporazio bakarra, izan ere, berarekin aritu direnak aski ezagunak baitira taldean, hauei ere garapena atzematu zaien arren.

Zalantzarik gabe, Chimy Avila izan da Butarque zelaiko protagonista nagusia, berak egindako golari esker erdietsi baitituzte gorritxoek hiru puntu preziatuak, Santander Ligaren lehen jardunaldi honetan. Pellegrinok jokalariei begiratu eta Marc Navarro eta Arnaiz zelairatzea erabaki du, baina erabakiak ez ditu nahi besteko fruituak eman Rubenek aise defendatu baitu atea.

Madrildarrek lehen aldiz jaso dute porrota etxean Lehen Mailan daudenetik, eta puntu bat eskuratzeko lanak egin dituzten arren, Osasunak ez dizkie gauzak batere erraz jarri eta hiru puntuak etxera ekarri dituzte maila goreneko estreinaldiari hasiera ezin hobea emanez.

Your browser doesn't support HTML5 video.

Fitxa teknikoa:

0 - Leganes: Cuellar; Rosales (Marc Navarro, 76. min), Bustinza (Arnaiz, 76. min), Rodri Tarin, Siovas, Jonathan Silva; Ruben Perez, Eraso (Recio, 66. min), Oscar Rodriguez; En-Nesyri eta Braithwaite.

1 - Osasuna: Ruben; Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Estupiñan; Oier, Jon Moncayola; Torres, Rober Ibañez (Marc Cardona, 70. min), Brasanac (Lillo, 93. min); eta Chimy Avila (Luis Perea, 81. min).

Gola: 0-1, 74.m: Chimy Avila.

Epailea: Alberola Rojas.

Albisteak (1)

Bideoak (2)