1-1
Berdinketa nagusi Jose Zorrillan, Osasunak gehiago merezi izan duen arren
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gorritxoek puntu bat erdietsi dute Valladoliden aurka, 65. minutuan Ferviasek neurketako lehen gola egin eta Ibañezek 81. minutuan berdinketaren gola egin ondoren.
Your browser doesn't support HTML5 video.
Valladolidek eta Osasunak bana egin dute Jose Zorrillako norgehiagokan. Hasiera batean, etxekoak izan dira nagusi eta 65. minutuan Herviasen golak lasaitasuna eman die. Hala ere, Osasunak ez du presioa jaitsi eta Chimy Avilaren paseari esker, berdinketaren gola erdietsi du 81. minutuan.
Intentsitate handiko neurketa izan da non biak ala biak gogo handiarekin atera diren zelaira eta joko entretenigarria eskaini duten.
Osasunak aurreneko minututik defendatu du bere zelaia eta erasoan aritzeko beta ere izan du nolabait. Besteak beste, Chimy Avilak eta Roberto Torresek aukera garbiak izan dituzte, izan ere, Chimyk Masip atezainari ezustekoa emateko bereak eta bi egin ditu eta golik lortu ez duen arren, asistentzia erabakigarria eman du.
Gauzak horrela, 81. minutuan berdinketaren gola egin ondoren, Osasunak markagailua irauli eta garaipenaren bila aritu da etengabe Valladolid urduritasun betean jarriz. Azkenik, berriz, puntu banaketa nagusitu da Jose Zorrillan.
Fitxa teknikoa:
1 - Valladolid: Masip; Porro, Kiko Olivas, Salisu, Nacho; Oscar Plano, Michel (Alcaraz, 62.m), San Emeterio, Waldo (Hervias, 62.m); Guardiola eta Ünal (Sandro, 82.m).
1 - Osasuna: Ruben; Nacho Vidal, David Garcia, Aridane, Estupiñan; Oier, Fran Merida (Jon Moncayola, 84.m); Roberto Torres, Ruben Garcia (Rober Ibañez, 74.m); Chimy Avila eta Brandon (Adrian, 74.m).
Golak: 1-0, 64.m: Hervias. 1-1, 81.m: Rober Ibañez.