5. jardunaldia
Osasuna saririk gabe geratu da Betisen aurkako neurketan (0-0)
Agentziak | Erredakzioa
Nafarrek etxean irabazi gabe jarraitzen dute. Gaurkoan andaluziarrak baino gehiago izan dira eta gola egiteko aukera argiak izan dituzte.
Your browser doesn't support HTML5 video.
Osasunak eta Betisek hutsean berdindu dute Santander Ligako bosgarren jardunaldiko lehen partidan. Nafarrak nagusi izan dira, eta Betisek baino zerbait gehiago lortzea merezi izan dute, zelaian ikusitakoaren arabera.
Betis hobeto hasi da lehen minutuetan, baina gol aukerarik argienak gorritxoek sortu dituzte: Adrian, Roberto Torres eta Chimy Avila jokalariak izan dira gola egiteko aukera onenak izan dituztenak.
Atsedenaldiaren ostean, iruindarrak jaun eta jabe izan dira. Chimy Avilaren jaurtiketa batek langa jo du, zaleak gola ospatzeko prest zeudenean. Baina markagailua ez da aldatu amaiera arte. Osasunaren laugarren berdinketa da, jarraian.
Fitxa teknikoa
0 – Osasuna: Rubén; Nacho Vidal, Aridane, David García, Estupiñán; Roberto Torres, Oier, Fran Mérida (Moncayola, 90. min), Rubén García (Brandon, 78. min); Chimy Ávila eta Adrián (Rober Ibáñez, 71. min).
0 – Betis: Joel; Emerson, Mandi, Bartra, Pedraza; Javi García, Guardado (Ismael, 78. min); Canales, Fekir (Álex Moreno, 73. min), Juanmi (Joaquín, 68. min); eta Borja Iglesias.