Itxi

Granadan hartu zuen min

Roncagliak giharretako lesioa dauka

eitb.eus

Leer en Castellano

Jokalari argentinarrak minduta dauka ezker hankako bizeps femorala.

Roncaglia (ezkerrean) Vila-realen aurka sartu zuen gola ospatzen. Argazkia: EFE

Facundo Roncaglia Osasunako jokalaria lesionatu egin zen joan zen ostiralean Granadaren aurka jokatutako neurketan (1-0).

Atzelari argentinarrari mediku azterketak egin dizkiote astelehen arratsaldean, Nafarroako Unibertsitate Klinikan, zer zuen argitze aldera.

Hartara, egin dioten erresonantzia magnetikoak azalarazi duenez, Roncagliak 1. graduko lesioa dauka ezker hankako bizeps femoralean.

Ondorioz, jokalariak Taxoareko medikuen tratamendua jasoko du, eta eboluzioaren zain geldituko da.

Albisteak (4)