Itxi

11. JARDUNALDIA

Goraka datorren Osasunak Son Moix bisitatuko du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gorritxoak indarberrituta arituko dira, aurreko jardunaldian Valentzia menderatu eta gero.

Brasanac, Valentziaren kontrako partidan. Argazkia: EFE

Son Moixeko estadioak Mallorcaren eta Osasunaren arteko norgehiagoka hartuko du ostegun honetan, hau da, Lehen Mailara itzuli berri diren bi taldeen arteko lehia.

Talde nafarrak sentsazio hobeak ditu eta indartsu helduko da neurketara, Sadarren Valentzia (3-1) menderatu ostean. Emaitza horri esker, lasai dago denboraldi hasiera honetan (8. postuan dago, 14 punturekin). Ondorioz, Mallorcakoek baino lau puntu gehiago dituzte.

Bi taldeek etxean dute euren gotorlekua. Horren erakusgarri da Vicente Morenok entrenatzen duen taldeak etxean bildu dituela orain arte lortu dituen puntu guztiak, eta azken bi neurketak golik jaso gabe irabazi dituela, Espanyol (2-0) eta Real Madril (1-0) garaituta.

Aurreko denboraldian elkarren kontra jokatu zuten lehian, Balearretakoek mendean hartu zituzten nafarrak, eta, emaitza bera lortzeko asmoz, aldaketa gutxi egingo ditu bere ohiko hamaikakoan etxeko entrenatzaileak; dena den, Kubo japoniarrak hasieratik jarduteko aukera izan dezake.

Osasunak, bere aldetik, sendotasuna galtzen du Iruñetik urrun, baina 5 puntu garrantzitsu lortzeko gai izan da bisitari gisa. Jagoba Arrasateren taldea defentsan lan sendoa egiten saiatuko da aurkariaren atearen aurrean kamutsen aritzen den taldearen aurka.

Berriatuko entrenatzaileak aldaketak egingo dituela aurreratu du. Oier Sanjurjok eta Nacho Vidalek ez dute bidaiatu, eta Moncayola, Fran Merida eta Brandon hasierako hamaikakora bueltatzeko moduan daude.

Balizko hamaikakoak:

Mallorca: Reina, Joan Sastre, Valjent, Raillo, Lumor, Take Kubo, Baba, Salva Sevilla, Dani Rodriguez; Lago Junior eta Budimir.

Osasuna: Ruben, Lillo, Aridane, Roncaglia, Estupiñan, Darko, Moncayola, Merida; Ruben Garcia, Brandon eta Avila.

Epailea: Cordero Vega.

Futbol-zelaia: Son Moix.

Ordua: 19:00.

Albisteak (3)