Itxi

Datorren astean, ofizial

Malagak Monreal fitxatu du Osasunarekin akordiora iritsi ondoren

Erredakzioa

Ezker hegaleko jokalariaren fitxaketa ez da ofiziala egingo datorren astera arte, baina sinadura soilik falta da.

Nacho Monreal Osasunako ezker hegaleko jokalariak Malagan jokatuko du datorren denboralditik aurrera. Osasuna eta Malaga akordiora iritsi dira gaur, baina fitxaketa ez da ofizial egingo datorren astera arte.

Monreal harrobiko taldetik lehen taldera pasa zen Jose Angel ''Cuco'' Zigandaren eskutik. Azken bost urteotan titularra izan da ia partida guztietan eta orain Osasunak ezker hegaleko defentsa bat fitxatu beharko du.


Albisteak (2)