11:00etan
Osasunak bihar aurkeztuko du Marc Bertran
Erredakzioa
Reyno de Navarran aurkeztua izango da talde gorritxoaren lehen fitxaketa.
Marc Bertran Vilanova bihar aurkeztuko du Osasunak Reyno de Navarra futbol zelaian, 11:00etan. 2011-2012 denboraldirako lehen fitxaketa da Bertran. Jokalariak 9:30ean azterketa medikoa egingo du San Miguel eritetxean.
Bertranek datozen hiru denboraldiak emango ditu Iruñean. Tenerife taldetik aske etorri da defentsa eta 6 milioi euroko desegite klausula izango du.