Itxi

Taxoaren

Cardona taldekideekin batera entrenatu da eta Estupiñan lansaioetara itzuli da

Erredakzioa

Leer en Castellano

Nacho Vidalek taldekideek baino lehenago amaitu du entrenamendua. Brandon eta Raul Navas ez dira taldelanean aritu, eta Barjak entrenamenduaren zati bat burutu du.

Sergio Herrera eta Marc Cardona, Osasunako jokalariak. Argazkia: @CAOsasuna

Osasunak 2019ko azken entrenamendua egin du Taxoaren. Albiste ona izan da Marc Cardona taldekideekin batera entrenatzen ikustea, Sevillaren aurkako partidan hartu zuen kolpe latzaren ostean.

Nacho Vidalek taldekideek baino lehenago utzi behar izan du lansaioa, bakarka entrenatzen jarraitzeko. Igandean Celtaren aurka jokatzeko prest egotea espero da.

Pervis Estupiñan astearte honetan hasi da entrenatzen, atzo iritsi baitzen Ekuadorretik. Brandonek eta Raul Navasek ez dute taldekideekin batera entrenatu, eta Kike Barjak lansaioaren zati baten hartu du parte, ondoren indarra lantzeko ariketak, eta erremateak egin dituelarik.

Bestalde, Ruben Martinez atezaina berdegunera irten da Richard Sanzolekin entrenatzeko.

Albisteak (3)