ERREGE KOPA
Osasuna final-zortzirenetara pasatzen saiatuko da gaur Recreativoren aurka
EITB.EUS
Nafarrek Errege Kopako final-hamaseirenako norgehiagoka Nuevo Colombinon jokatuko dute, partida bakarreko kanporaketa.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Osasunako 18 jokalarik bidaiatu dute Huelvara Errege Kopako final-hamaseirenen partida jokatzeko. Gorritxoek Recreativoren kontra neurtuko dira gaur, 19:00etatik aurrera. Kike Barja deialdira itzuli da, uztailean pairatutako lesio larriaren ostean. Halaber, harrobiko Iñaki Alvarez, Javi Martinez eta Gorka Zabarte jokalariak zerrendan sartu dira.
Recreativon jokatzeko aukera gutxi dituzte Oscar Ramirez eta Nano hegalekoek eta Sergio Jimenez, Gustavo Quezada, Alfonso eta Carlos Martinez erdilariek. Talde zuri-urdinak denboraldi irregularra darama Bigarren B Mailan eta hamaikagarren kokatzen da. Kopan, 0-1 garaitu zuen Hercules eta ondoren, Fuenlabrada kanporatu zuen penaltietan.
Recreativok Kleandro albaniarra fitxatu du duela ordu gutxi. Leganeseko jokalaria zen, baina Fuenlabradan utzita zegoen. Jokalariak gaur bertan joka dezake.
DEIALDIA
Atezainak: Juan Perez eta I. Alvarez.
Atzelariak: Nacho Vidal, Unai Garcia, Roncaglia, Aridane, Estupiñan eta Zabarte.
Erdilariak: R. Torres, Rober Ibañez, Kike Barja, Darko, Iñigo Perez, Moncayola eta Javi Martinez.
Aurrelariak: M. Cardona, Chimy Avila eta Juan Villar.
LITEKEEN HAMAIKAKOA
Recreativo: Alex Lázaro; Miguel Cera, Diego Jimenez, Borja Garcia, Nano edo Morcillo; Fran, Quique Rivero; Isi Ros, Gerard Verge, Victor Barroso; eta Quiles.
Osasuna: Juan Perez; Zabarte, Unai Garcia, Roncaglia, Estupiñan; Rober Ibañez, Moncayola, Darko, Iñigo Perez; Cardona eta Juan Villar.
Epailea: Jesus Gil Manzano (Extremadurako Komitea).
Futbol-zelaia: Nuevo Colombino.
Ordua: 19:00.