25 zenbakia eramngo du
Juan Perez lehen taldeko jokalaria izatera pasa da
Erredakzioa
Osasunako atezaina bigarren taldeko fitxarekin egon da orain arte, baina jada lehen taldeko jokalaria da.
Juan Perez Osasunako lehen taldeko jokalaria da. Hala iragarri du klubak astelehen honetan. Gaurtik aurrera, harrobian hazitako atezainak 25 zenbakia eramango du kamisetan.
Orain arte bigarren taldeko fitxa izan du Almudevarreko atezainak, nahiz eta lehen taldeko jokalaritzat jotzen zuten klubean. Asteartean Osasunak Reacreativoren aurka jokatuko duen Errege Kopako partidan estreinatuko du 25 zenbakidun elastikoa.
2019ko abenduaren 1ean egin zuen debuta Juan Perezek Osasunarekin Lehen Mailan, Espanyolen aurka lortutako garaipenean (2-4). Gainera, hurrengo jardunaldian Sevillaren aurka (1-1) ere jokatu zuen Sadarren. Osasunako lehen taldearekin 2018ko abuztuaren 19an egin zuen debuta Bigarren Mailan Mallorcaren aurka, eta talde gorritxoak porrota (1-0) jaso zuen.