Itxi

Datozen 3 denboraldietan

Osasunan jokatuko du Ibrahima Baldek

Erredakzioa

Atletico Madrilekin kontratua zuen 20 urteko senegaldarra da 'Ibra'.

Ibrahima Balde 20 urteko Senegalgo aurrelariak Osasunan jokatuko du datozen hiru denboraldietan eta "kemena eta abiadura" emango dizkio taldeari, bere hitzetan.

Ibrahima AtleticoMadrilen jokalaria da eta azken denboraldianNumantzian jokatu du utzita. PatxiIzcoOsasunaren presidenteak esan duenez, aurrelaria Iruñako taldera iritsi da Juanfranen salmentaren akordioaren ostean eta "itxaropen handia" dute zuzendaritzanIbrahimak eman dezakeen mailarekin.

Balde"oso pozik eta ilusioz gainezka" dela aitortu du,Osasuna lehenengo mailako taldea delako eta jokalari orok maila horretan jokatzeko ametsa duelako.

Albisteak (1)