23. jardunaldia
Real Madrilek Sadarreko "infernua" bisitatuko du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Vila-realen aurkako azken partida galdu ondoren, Osasunak Santander Ligako liderra irabazteko ahaleginak egingo ditu, erraza ez izan arren.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Real Madrilek Iruñea bisitatuko du igande honetan 16:00etatik aurrera. Osasunarentzat esanahi bereziko partida da, Sadarreko urteko norgehiagoka. Gorritxoek asko disfrutatzen dute Madril bere zelaira doanean eta horregatik, talde nafarrak bere jendea zoratzen duen zerbait lortu nahi du, Real Madril menderatzea.
Zuriak Liga Santanderreko lider dira 49 punturekin, Bartzelonak baino hiru puntu gehiago. Hala ere, kolpe latz bat jasotzetik datoz, Realak Kopan kanporatu ostean (3-4). Emaitza hori baino lehen Madrilek 21 partida zeramatzan galdu gabe. Zinedine Zidanek Eden Hazard berreskuratu barik jarraitzen du, baina Gareth Balengan konfiantza du berriro.
Osasunak bere azken partida galdu zuen Vila-realen kontra eta Lehenengo Mailan geratzeko borrokarekin jarraituko du. Jagoba Arrasatek erabilgarri dituen 22 jokalari deitu ditu.
Aridane zigorrarengatik baja da, eta Kike Barja eta Chimy Avila bere lesioengatik ezingo dira egon ezta ere. Juan Perez laugarren baja da, entrenamendu batean orkatila bihurritu zitzaiolako.
Osasunak Klubeko Egun Erdia ezartzea erabaki zuen, beraz, zaleek sarrera hamar eurorengatik erosi behar izan dute. Arrazoi honengatik, ez dago argi animaziorik egongo den. Arrasatek, bere aldetik, Sadarreko giro bakarra espero du.
LITEKEEN HAMAIKAKOA
Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Unai Garcia, David Garcia, Estupiñan; Roberto Torres, Oier, Darko, Ruben Garcia; Carmona, Arnaiz.
Real Madrid: Courtois; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Mendy; Casemiro, Kroos, Valverde, Isco; Hazard o Vinicius y Benzema.
Epailea: Jesus Gil Manzano (Extremadurako Komitea)
Zelaia: El Sadar
Ordua: 16:00