26. jardunaldia
Osasunaren porrot mingarria luzapenean
EITB.EUS
En-Nesyriren golak garaipena eman dio Sevillari Pizjuanen, gorritxoek hamar jokalarirekin 2 eta 2 berdintzea lortu ostean.
Sevillak 3-2 garaitu du Osasuna, En-Nesyrik luzapenean gola sartu ostean. Gorritxoek hamar jokalarirekin jokatu dute ia bigarren zati osoa, Sergio Herrera atezaina kanporatu baitute, baina hala ere, bi gol sartu eta 2-2 berdindu diote Sevillari.
Lehenengo zatia Sevillak menderatu du eta atsedenera 2-0 emaitzarekin joan da, En-Nesyri eta Lucas Ocamposen golei esker. Dena den, Osasunak ez du amorerik eman eta hamar jokalarirekin berdintzea lortu du, Aridane eta Roberto Torresen golekin, azkena penaltiz. Zoritxarrez En-Nesyrik bere taldearen porrota saihestu du.
Bi taldek irabazteko gogoarekin zeuden, Sevillak 0-0 berdindu baitzuen Clujen kontra Europa Ligan eta Osasunak 0-3 galdu baitzuen Granadaren aurka.
Jagoba Arrasatek aldaketak egin ditu hamaikakoan, Roncaglia, Lato, Roberto Torres eta Arnaiz txertatuz, eta Enric Gallego goian mantenduz.
Sevillakoek norgehiagokaren kontrola izan dute hasieran eta hori laster nabaritu da, En-Nesyrik lehen gola 13. minutuan sartu duenean. Lehenengo zatiko luzapenean Ocampos bigarrena sartu du eta hori kolpe latza izan da nafarrentzat.
Lopetegiren taldeari bidea errazago egin zaio Sergio Herrera atezaina 54. minutuan kanporatu dutenean, areatik kanpo baloia eskuarekin ukitu duelako. Osasunak, ordea, borrokatzen jarraitu du eta Aridanek 64. minutuan gola sartu du.
Bukaerarako 16 minutu falta zirenean, epaileak penaltia seinalatu du eta Roberto Torresek berdinketaren gola sartu du, nahiz eta En-Nesyrik hirugarren gola sartu duen eta Sevillari garaipena eman dio.
Fitxa teknikoa:
3 - Sevilla: Bono; Jesus Navas, Kounde, Sergi Gomez, Escudero; Franco Vazquez (De Jong, 75. m.), Fernando (Gudelj, 32. m.), Oliver Torres; Ocampos, En-Nesyri, Rony Lopes (Suso, 66. m.).
2 - Osasuna: Sergio Herrera; Roncaglia, Aridane, David Garcia, Estupiñan; Roberto Torres (Unai Garcia, 90. m.), Oier, Darko Brasanac, Toni Lato (Ruben Garcia, 79. m.), Arnaiz (Ruben, 56. m.), Eric Gallego.
Golak: 1-0, 13. M: En-Nesyri. 2-0, 46. M+: Ocampos. 2-1, 64. M: Aridane. 2-2, 74. M: Roberto Torres, penaltiz. 3-2, 93. M: En-Nesyri.