Egoera berria
Osasunak bere langileekin akordioa lortu du
eitb.eus
Lanpostua mantenduko dute eta horren truke %2a eta soldata estra bat ez dute jasoko.
Osasunak duela egun batzuk lortu zuen akordioa bere jokalariekin egungo osasun-krisiari aurre egiteko pandemiaren aurrean.
Soldaten %20aren murrizketa onartu zuten jokalariek denboraldia bukatzen ez bada; Fran Canal zuzendari nagusiak eta Braulio Vazquez kirol-zuzendariak, %20ko murrizketa ere izango dute eta Jose Antonio Prieto ordezkari teknikoak, aldiz, %10ekoa.
Orain kluba eta enpresako komitea akordiora heldu dira, langileak lanpostua mantenduko dute eta horren truke %2a eta soldata estra bat ez dute jasoko, guztira %10eko murrizketa. Denboraldia normaltasunez amaitzen bada denek euren soldata osoa jasoko dute.
Osasunak eskerrak eman nahi izan dizkie jokalari, tekniko eta langile guztiei erakutsitzako jarreragatik.