Itxi

Igandean, 19:30ean

Erronka zaila du Osasunak, etxean partidarik galdu ez duen Valentziaren aurka

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Jagoba Arrasateren taldeak aurreko jardunaldian Sadarren, Atletico Madrilen aurka jasotako jipoia ahaztu nahi du.

Osasunako jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Osasunak 30. jardunaldiari ekingo dio asteazkenean Atletico Madrilen aurkako partidan emandako irudi kaskarraren ostean (0-5). Nafarrek denboraldiko partidarik txarrena egin zuten orduan eta igandean, berriz, puntuak nahi dituzte Valentziak, salbazioa lortzeko helburua hurbilago izateko.

Jagoba Arrasatek prentsaurrekoan adierazi duenez, Valentzia “zauritutako aurkari” da, “lehen lau postuengatik borrokatzeko egindako taldean”, eta igandean borroka horrentan sartzeko azkenetako aukera izango du.

Sadarre jokatutako lehen itzuliko partidan, Osasuna argi eta garbi gailendu zen, 3-1, eta 30 partida kateatu zituzten Iruñean galdu barik.

Baina oraingoan Mestallan jokatuko dute, eta Valentziak ez du aurtengo denboraldian partidarik galdu etxean.

Azken bi partidetan puntu bakarra lortu ostean (Levanterekin berdindu egin zuen eta Real Madrilekin galdu), laugarren postua sei puntura dute orain, etenaldiaren aurretk lau puntura izan zutenean. Valentziarrak zortzigarren dira orain eta, ondorioz, Europa Ligako postuetatik ere kanpo daude.

Ustezko hamaikakoa

Valentzia: Cillessen; Florenzi, Guillamón, Paulista o Mangala, Jaume Costa; Guedes o Cheryshev, Kondogbia, Parejo, Ferran, Rodrigo eta Gameiro.

Osasuna: Rubén Martínez; Nacho Vidal, Raúl Navas, Aridane, Estupiñán; Roberto Torres, Moncayola, Oier, Rubén García; Cardona eta Adrián.

Epailea: Mendié Jiménez (Kataluniako batzordekoa)

Estadioa: Mestalla

Ordua: 19:30etan

Albisteak (3)