Kargatzen...
Itxi

Gaur, 20:30ean

Harrobiko Aimar eta Hualde, Betisen kontrako deialdiko nobedadeak

eitb.eus

Leer en Castellano

Jagoba Arrasatek 22 jokalari deitu ditu Betisen aurkako partidarako. Marc Cardona, Enric Gallego eta Ruben Garcia ez dira deialdian sartu min hartuta baitaude

Gorritxoak, Gallegoren gola ospatzen. EFE

Jagoba Arrasatek Osasunako entrenatzaileak 22 jokalari deitu ditu gaur Real Betisen aurkako partidarako (20:30).

Entrenatzaile gorritxoak deitutako jokalarien zerrenda jakinarazi du gaur goizeko lan saioaren ostean.

Harrobiko Aimar eta Hualde deialdiko nobedadek dira eta Benito Villamarinen izango dira. Chimy Avilak eta Rober Ibañezek euren errekuperazio prozesuekin jarraitzen dute. Marc Cardona, Enric Gallego eta Ruben Garcia ez dira deialdian sartu min hartuta baitaude. Unai Garciak arazo "vestibular"  bat du ezkerreko belarrian eta ez dago jokatzeko prest

Ustezko hamaikakoak:

Betis: Dani Martin; Emerson, Mandi, Feddal, Bartra, Alex Moreno; Guardado, Guido Rodriguez, Tello; Fekir eta Loren Moron.

Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Estupiñan; Roberto Torres, Darko, Oier, Iñigo Perez; Adrian eta Arnaiz.

Epailea: Alejandro Hernandez-Hernandez.

Estadioa: Benito Villamarin.

Ordua: 20:30ean.

Albisteak (3)