Iruñeam
Osasuna: Irailaren 29an, Bazkideen Batzarra
Redacción
28 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko dute talde gorritxoaren ordezkariek.
Osasunak Bazkideen Batzarra egingo duela iragarri du. Bilera irailaren 29an izango da eta, bertan, talde gorritxoaren ordezkariek 28 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko dute.
Lehenengo deialdia 19:30ean izango da eta bigarrena 20:00etan. Aurrekontua aurkezteaz gain, iazko balantzea ere egingo da. Ondoren, galde-eskeak.