KORONABIRUSA
Jagoba Arrasatek positibo eman du koronabirusean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Osasunako entrenatzailea asintomatiko dago, eta bera da talde gorritxoak egindako probetan azaldutako kasu bakarra.
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak positibo eman du asteazken honetan COVID-19 gaitza atzemateko proban, baina sintomarik gabe dago.
Talde gorritxoak ohar baten bidez jakitera eman duenez, Arrasaterena izan da lehen taldeko jokalariei, teknikariei eta langileei banaka egindako testetan agertu den positibo bakarra. Osasunako entrenatzailea "sintomarik gabe dago, osasun egoera onean, eta bere etxean dago osasun protokoloa betetzen", irakur daiteke aipatu oharrean. Halaber, Arrasatek berak "ezin hobeto" dagoela adierazi du.
Osasunak asteartean egin zituen osasun-protokoloan ezarritako probak "arreta-neurri guztiak zorrotz betez". Hala, proba pasatu zutenek ez zuten euren artean inongo harremanik izan; beraz, Osasunak ez du aurreikusitako entrenamendu-plana aldatuko.
Horrenbestez, ostegun honetan ekingo dio denboraldi-aurreari banakako saioekin, eta ostiralean egingo diren testen emaitzen zain egongo da, datorren astean talde-entrenamenduekin hasteko asmoz.
Arrasate lanera bueltatu arte, Bittor Alkiza bigarren entrenatzaileak zuzenduko ditu lan-saioak.