3. JARDUNALDIA
Osasunak galdu egin du Sadar berrian (1-3)
AGENTZIAK / ERREDAKZIOA
Levantek Roberto Torresek lortutako golari buelta eman dio eta hiru puntuak kendu dizkio gorritxoei, El Sadar berrian.
Osasunak galdu egin du Levanteren aurka (1-3) Sadar berriaren estreinaldian, Santander Ligako 3. jardunaldiari zegokion neurketan.
Atsedenalditik bueltan, bisitariak gorritxoak baino gehiago izan dira, eta abagune nabarmena izan dute aurretik jartzeko penalti jaurtiketa batean, baina Sergio Herrerak gelditu bikaina egin dio Roger Martiri. Aitzitik, gerora, Levanteko aurrelariak ez du barkatu nafarren atezainaren aurrean geratu denean.
Paco Lopezen taldea nagusi zen markagailuan zein jokoan, eta Moralesek guztia erabakita utzi du bukaerarako bederatzi minuturen faltan.
Fitxa teknikoa:
1 – Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Raúl Navas (Cardona, 79. min), David García, Juan Cruz; Roberto Torres (Torró, 61. min), Oier, Moncayola (Íñigo Pérez, 74. min), Rubén García; Adrián (Jony, 61. min) eta Calleri (Gallego, 74. min).
3 – Levante: Aitor; Miramón, Vezo, Postigo, Clerc; Campaña, Vukcevic, Malsa (Dani Gómez, 85. min), Melero (Roger, 64. min); Bardhi (De Frutos, 74. min) eta Morales (Radoja, 85. min).
Golak: Torres 1-0 (38. min), Melero 1-1 (41. min), Roger 1-2 (77. min), Morales 1-3 (81. min).
Epailea: Melero López. Txartel horiak: Nacho Vidal eta Lucas Torró (Osasuna).