C.A. Osasuna
Timor: 'Ezustekoa hasieran titular jokatu izana da'
Erredakzioa
Ez du kexarik orain ez duelako jokatzen. Lehen jardunaldian aukera eman zion Mendilibarrek. Lanean jarraitu eta beste aukera bat itxaroten duela dio jokalari gorritxoak.
David Timor Osasunako jokalaria talde gorritxoaren lehen taldera iritsi zen Bigarren B Mailako taldetik. Lehen jardunaldian jokatu egin zuen, baina ordutik ez du aukerarik izan.
Timor titularra izan zen lehen jardunaldian eta jokalariaren ustez: “Harrigarriagoa da hasieran titular jokatu izana orain aulkian egotea baino”.
Jokalari gorritxoak esan du ez dagoela desanimaturik, guztiz kontrakoa baizik: “Ez nago desanimatuta. Egunero lanean nabil eta daukadan guztia ematen egunen baten beste aukera bat eduki ahal izateko”.