Itxi

Osasuna-Athletic, atarikoa

Osasunak Athletici irabazi nahi dio eta mendeurrena garaipen batekin ospatu

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bilbotarrek bolada ona dute Sadarren eta horri eutsi nahi diote: azken lau urteetan egindako bisitetan garaile atera dira zuri-gorriak.

Osasuna-Athletic partida bateko irudia. Argazkia: Efe.

Athleticek jokalari nafarrak izango ditu nagusi erasorako, Alex Berenguer azken fitxaketa barne, larunbatean Osasunaren aurka jokatuko duen derbian.

Taxoaren hazitako jokalariarekin batera, Garitanoren hamaikakoan Raul Garcia, Osasunatik ateratako beste jokalari bat, eta Iker Muniain taldeko kapitaina, eta nafarra, izango dira. Baita Iñaki Williams ere, Athleticera Iruñetik iritsitako jokalaria.

Aurrean Osasuna izango dute. Talde nafarrak garaipena nahi du klubaren mendeurrena betetzen den egunean.

Nafarrek Athleticen aurka etxean jokatutako azken lau partidak galdu dituzte; azken garaipena 2012an lortu zuten, orduan etxean jokatutako Osasunak izandako bolada ona hautsi zuten bilbotarrek: 31 partida zeramatzaten gorritxoek etxean galdu barik.

Jagoba Arrasatek onartu egin du Athleticen aurka etxean jokatutako azken partidetan ez direla ondo aritu eta hamaikako "lehiakorra" aterako duela azpimarratu du, Athletici, Osasunari bezala "aurkariaren zelaian jokatzea gustatzen zaiolako".  

Ehun urte ez dira egunero egiten eta Osasunak hiru puntuekin ospatu nahi du. Bi taldeek Sadarren jokatutako azken lau partidak galdu egin dituzte nafarrek.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: S. Herrera; Roncaglia, Aridane, David García, Juan Cruz; Roberto Torres, Oier, Íñigo Pérez, Kike Barja; Rubén García eta Adrián.

Athletic: Unai Simón; Capa, Yeray, Iñigo Martínez, Yuri; Dani García, Unai López; Muniain, Raúl García, Berenguer; eta Williams.

Epailea: Guillermo Cuadra Fernández (Balear irletako batzordekoa)

Estadioa: Sadar

Ordua: 18:30ean

Albisteak (3)