Itxi

Aurrelariaren adierazpenak

Sola: 'Mendilibar entrenatzaile handia da, badaki zer egin behar duen'

Erredakzioa

Jokalari nafarrak entrenatzaile bizkaitarraren alde azaldu da prentsaurrekoan. 'Mendilibarrek Osasunarentzat onena' nahi duela argitu du Kike Solak.

Kike Sola. Argazkia: EFE

Kike Solak Osasunako entrenatzailea defendatu du Taxoaren egindako prentsaurrekoan. Athleticen aurkako norgehiagokaren aurretik egindako adierazpenen inguruan, aurrelari nafarrak Mendilibar "entrenatzaile handia" dela adierazi du eta badakiela "zer egin behar duen".

"Mendilibarrek taldearentzat onena nahi duela esan behar dut. Osasunarentzat onena nahi du eta barkamena eskatu du denen aurrean" esan du Kike Solak.

Zaragozaren aurka hasierako hamaikakora itzuli daiteke jokalari gorritxoa. Solak Nafarroako Erresumak Mendilibar ondo hartuko duela gaineratu du.




Albisteak (2)