Itxi

Asteazkena 20:00etan

Getafe-Osasuna: Beste garaipen baten bila

ERREDAKZIOA

Osasunak behin bakarrik irabazi du Lehen Mailan Coliseum Alfonso Perezen.

Osasuna. Foto: EFE.

Coliseum Alfonso Perez zelaiaren madarikazioarekin bukatu nahi du Osasunak. Talde nafarrak Lehen Mailan egin dituen zazpi bisitaldietatik, behin bakarrik irabazi du  Getaferen zelaian.

Gorritxoek ezin izan dute puntu bakarra ere ez eskuratu azken hiru urteetan. Neurketa guztiak porrotarekin bukatu dira: 3-0 (2008-09), 2-1 (2009-10) eta 2-0 (2010-11). Jose Luis Mendilibarrek bigarren garaipena eskuratu nahi du jarraian, Zaragozaren aurka Nafarroako Erresuman 3-0 irabazi ondoren.

San Mamesen kaleratua izan zen Roland Lamahk Zaragozaren aurka zigorraldia bete du. Hala ere, ziur aski, ez du Getaferen aurka jokatuko min hartuta baitagao.

Mendilibarrek, Lamahren baja betetzeko, Alvaro Cejudo kokatuko du ezker hegalean eta Ibrahima Balde aurrelaria eskuin hegalean. Roversio Rodrigues, Masoud Shojaei eta Jon Echaide lesionatuta daude. Entrenatzaileak joan den igandeko deialdia errepikatu du. Deialditik kanpoan gelditu dira, beraz,  Ricardo López, Rubén González eta Xavier Annunziata. Entrenatzaileak lehen aldiz hasierako hamaikakoa errepika dezake Zaragozaren aurka, elkarren segidan galdutako bost neurketen bolada txarra hautsi ondoren.

Albisteak (1)