Itxi

Nafarroako Erresuman

Osasuna-Levante (2-0): Garaipena liderraren aurka

Erredakzioa

Mendilibarren mutilek garaipen garrantzitsua eskuratu dute lehenengo zatian lortutako golei esker. Cejudok eta Ninok jarri dute 2-0ekoa eta bigarren zatian atezainek ez dute ia lanik eduki.

Osasuna-Levante (2-0). Argazkia: EFE

Osasunak BBVA Ligako liderra gainditu du Nafarroako Erresuman (2-0). Mendilibarren mutilek lehenengo zatian norgehiagoka erabakita utzi dute Alvaro Cejudok eta Ninok lortutako golei esker. Bigarren zatian Levantek ezin izan du markagailua irauli.

Erasoan sakatzen hasi dute norgehiagoka Mendilibarren mutilek eta Levanteko defentsak aurrelari gorritxoak gelditzeko arazoak izan ditu. 10. minutuan, Juan Ignacio Martinezen mutilek partidako aurreneko abagunea izan dute, baina Del Hornoren errematea zuzenean kanpora joan da. Marc Bertranek zelaia utzi behar izan du lesionatuta eta bere ordez Damia zelairatu du Mendilibarrek. Aldaketaren ostean Levantek aukera garbia izan du, baina Konek ezin izan du Juanluren erdiraketa errematatu.

Osasunak 33. minutuan bigarren aldaketa gauzatu behar izan du Sergio lesionatu egin delako eta bere ordez Flaño zelairatu da. 39. minutuan Alvaro Cejudok 1-0ekoa jarri du markagailuan eta 43. minutuan Nafarroako taldearen bigarren gola lortu du Ninok aldaratze bat ederki aprobetxatuta. Atsedenaldian gorritxoak 2-0 nagusi izan dira markagailuan.

Bigarren zatiaren hasieran Iruñeko taldeak norgehiagokaren pisua hartu du eta Ninok hirugarren gola sartzeko abagunea izan du. Hala ere aurrelari gorritxoaren jaurtiketa Munuak gelditu du (48. minutuan). 58. minutuan, Alvaro Cejudok bigarren txartel horia ikusi du eta Osasuna hamar jokalarirekin gelditu da. Kordobako jokalariak gola ospatzean elastikoa kendu duelako atera dio Iturraldek aurreneko txartela eta bigarrena sarrera gogor bat egiteagatik.

Cejudok txartel gorria ikusi eta gero Levantek gehiago sakatu du erasoan eta Martinezen mutilek gol aukera argiak sortu dituzte. 63. minutuan Koneren jaurtiketa knapora joan da gutxigatik eta 66. minutuan Rubenen falta jaurtiketa zuzena zutoin ondotik kanpora joan da. 81. minutuan Xavi Torresek partidako azkenengo abagunean izan du, baina Levante taldeko jokalariak ezin izan du errematea sare barrura bidali. Azkenean garaipena Iruñeko taldearentzat izan da (2-0)

- Fitxa teknikoa:

2 - Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran (Damia, 13. minutuan), Lolo, Sergio (Miguel Flaño, 34. minutuan), Raitala; Puñal, Nekounam; Cejudo, Raul Garcia (Ruben, 77. minutuan), Ibrahima; eta Nino.

0 - Levante: Munua; Pedro Lopez, Ballesteros, Nano (Aranda, 65. minutuan), Del Horno; Valdo, Xavi Torres, Iborra (Farinos, 54. minutuan), Juanlu (Ruben, 61. minutuan); Barkero eta Kone.

Golak: 1-0, 40. minutuan: Cejudo. 2-0, 44. minutuan: Nino.