Kargatzen...
Itxi

BAJAK

Adrianek eta David Garciak ezin izango dute Bartzelonan jokatu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Erdilari nafarra konfinatuta dago bere harreman estu batek covid-19an positibo eman duelako; asturiarrak eskuineko hankako soleoan lesioa pairatzen du.

David Garcia Levanteren aurkako partida batean. Argazkia: EFE

Osasunak ez ditu David Garcia eta Adrian jokalariak prest izango igandean Bartzelonaren aurka Camp Nou zelaian 14:00etan jokatuko duen ligako norgehiagokarako.

Erdilari nafarrak ez du gaur entrenatu etxean konfinatuta dagoelako. Izan ere, Osasunbideak bere harreman estu batek covid-19a duela komunikatu dio.

Garciak negatibo eman du PCR eta antigeno frogetan, baina osasun protokoloa bete beharko du, eta beraz, lehenengo aldiz baja izango da denboraldi honetan.

Bestalde, Adrian ez da atzoko entrenamentua izorratu zizkioten minez sendatu. Klubak eskuineko hankako soleoan I-II graduko lesioa pairatzen duela konfirmatu du, Nafarroako Unibertsitatea Klinikan frogak egin ostean.

Albisteak (2)

Bideoak (1)