Itxi

12. jardunaldia

Osasunak kale egin du Sadarren, Betisekin 0-2 galduta

Agentziak |Erredakzioa

Leer en Castellano

Jagoba Arrasateren taldeak partida txarra egin du eta galtzaile atera da Borja Iglesiasek eta Mirandak bigarren ztian egindako golen ondorioz.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Osasunak galdu egin du Sadarren Betisen aurka LaLigako 12. jardunaldian jokatutako partida. Nafarrek neurketa txarra jokatu dute, eta andaluziarrek bigarren zatian egindako golekin eraman dituzte hiru puntuak.

Bi taldeak puntu beharrarekin iritsi dira partidara, baina oso aukera gutxi sortu dituzte. Lehen zatia kaskarra izan da, Budimirrek izan du aukerarik argiena, eta gola sartu du, baina VAR laguntzaile teknikoak baliogabe utzi du jokoz kanpoko posizioagatik.

Jokaldi hori kenduta, nafarrek ez dute hiru zutoinen artean jaurtiketarik egin, Jagoba Arrasate entrenatzailearen etsipenerako.

Bigarren zatian, jokoak ez du hobera egin. Hala ere, Betisek aurrea hartu du markagailuan Borja Iglesiasek 76. minutuan egindako golari esker, ia urtebete golik sartu gabe eman ostean.

Gorritxoek, aldiz, ez dute arriskurik sortu Joel atezainaren inguruan. Andaluziarren entrenatzaileak Miranda zelairatu du bigarren zatian eta honek bigarren gola egin du partidaren luzapenean.  Azkenean, 0 eta 2 Sadarren.

Fitxa teknikoa

0 – Osasuna: Sergio Herrera; Roncaglia, Aridane, David García, Íñigo Pérez (Íñigo Pérez, 80. min); Roberto Torres, Darko (Oier, 45. min), Moncayola, Rubén García (Kike Barja, 73. min); Budimir, Gallego (Calleri, 65. min).

2 – Betis: Joel Robles; Emerson, Bartra, Víctor Ruiz, Álex Moreno; Ruibal (Miranda, 84. min), Guido Rodríguez, Carvalho, Guardado (Joaquín, 82. min); Fekir (Sidnei, 92. min), Loren (Borja Iglesias, 72. min).

Golak: Borja Iglesias 0-1 (76. min), Juan Miranda 0-2 (91. min).

Albisteak (3)

Bideoak (1)