Igandea 12:00etan
Real Madril-Osasuna: Mendilibarrek 15 jokalari bakarrik ditu
ERREDAKZIOA
Jose Luis Mendilibarrek lesioei aurre egin beharko die, zortzi guztira. Kike Sola izan da azkenengoa gaixotasun biriko batekin.
Gorritxoen lesioak gora doaz. Izan ere, zortzi dira lesionatuen kopurua: Echaide, Sergio, Marc Bertrán, Roversio, Raitala, Lamah, Masoud eta Sola. Baja hauei Cejudorena gehitu behar zaio, Levanteren aurka bi hori ikusi baitzituen.
Egoera honen aurrean Mendilibarrek filialetik jokalariak deitu behar izan ditu: Satrustegi eta Marco Lopez defentsak eta Manu aurrelaria. Beraiekin batera Andrés Fernández, Riesgo, Damiá, Lolo, Miguel Flaño, Rubén, Annunziata,
Calleja, Nekounam, Puñal, Raúl García, Timor, Ibrahima, Lekic eta Ninoere bidaituko dute Madrilera.
Real Madrileko entrenatzaileak, Jose Mourinhok, zuhurtziarekin jokatu nahi du. Pasa den denboraldian zuriek hiru puntu eta gol bakarra soilik erdietsi zuten talde nafarraren aurka. Mourinhorentzat Mendilibarren taldea, aurreko denboraldiarekin konparatuta, indartsuagoa da eta baloia galtzen duenean oldarkorrago jokatzen du.