Prentsaurrekoa
Nino: "Heriotzaraino borrokatuko gara"
Erredakzioa
Horiek izan dira Osasunako aurrelariaren hitzak, Osasunak Rayo Vallecanoren kontra jokatuko duen partidari buruz.
Nino Osasunako aurrelariak prentsaurrekoa eman du asteazken honetan eta lehiaketara itzultzeko gogoa duela adierazi du: "Etenaldiaren eta, batez ere, porrot baten ondoren, Liga berriz hasteko gogoz nago". Bestalde, Osasunako aurrelariak Rayo Vallecanoren kontrako partidaz hitz egin du: "Guk norgehiagoka guztiei ematen diegu garrantzia. Argi dago orain aurkari zuzenak datozela eta heriotzaraino borrokatu behar dugu".
Taldean duen parte-hartzearekin pozik dagoela adierazi du Ninok, baina gol gehiago sartu nahi ditu: "Pozik nago jokatzen dudalako, baina aitortzen dut gol gehiago sartu nahi ditudala".