Itxi

OSASUNA-RAYO

Raitala: ‘Etxean jokatzen dugun moduan arituta Rayo menderatuko dugu’

ERREDAKZIOA

Finlandiako selekzioko jokalariaren ustez, Nafarroako Erresuman jokatzen duten moduan aritzen badira, igandean Rayo Vallecanori irabaziko diote.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jukka Raitalak aitortu duenez, Real Madrilen aurkako neurketan ez zuten joko ona eskaini, baina Rayori etxean irabazteko gai direla uste du. Finlandiarraren ustez, neurketa oso garrantzitsua da, nahiz eta aurkaria talde indartsua izango dela jakin. Etxetik urrun Bartzelonaren eta Real Madrilen aurka jasotako gol zaparradak ahaztu behar dituzte uste du, eta taulan ondo kokatuta daudela azpimarratu du.

Raitalaren esanetan, ehuneko ehunean dago, Santiago Bernabeuko norgehiagoka koadrizepseko gainkargagatik galdu ostean.

Finlandiarraren lehen denboraldia da BBVA Ligan, iaz Alemaniako Bigarren Mailan jokatu ondoren. Haren ustez, hemen askoz bizkorrago jokatzen da. Jose Luis Mendilibarrek ez dio neurketetako 90 minutuak jokatzen utzi; batzuetan, gainera, lehen zatia bukatu baino lehenago aldatu du. Jokalariak entrenatzailearen lana errespetatzen du eta Mendilibarren erabakiak onartzen ditu, nahiz eta bat ez etorri.

Albisteak (2)

Bideoak (1)