Sadarren
Behar-beharrezkoa zuen garaipena lortu du Osasunak (3-1)
L.E.A. | EITB MEDIA
Nafarrak Granadari gailendu zaizkio 3-1 Sadarren, hiru hilabatez partidarik irabazi gabe egon ostean. Gainera, nafarrak, jaitsiera postuetatik atera dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Osasunak 3-1 irabazi dio ranadari LaLigako 20. jardunaldiko partidan. Nafarrek azken hiru hilabeteetan lortzen duten lehen garaipena da gaurkoa, azken aldiz urriaren 24an gailendu baitziren, Sadarren, klubaren mendeurrenean, Athleticen aurka jokatutako partidan (1-0). Guztira, 13 jardunaldi eman dituzte hiru puntuak irabazi barik.
Nafarrek ezustekoa emateko asmoarekin zelairatu dira. Jonyk neurketako lehenengo aukera argia izan du, baina Rui Silvak ondo harrapatu du baloia arazo handirik gabe.
Beste jokaldi batean, Jony protagonista izan da berriro. Ezkerreko aldetik erdiratu du, Foulquierren aurretik, Germanek huts egin du aldaratzeko saioan eta Ante Budimirrek ez du barkatu, 1 eta 0ekoa eginez. Jagoba Arrasate entrenatzailearen poza ikustekoa izan da, ez zen gutxiagorako.
Osasunak Granadaren barne-jokoa oztopatu du minutuek aurrera egin ahala. Kike Barjak eskuineko aldetik erdiratu du eta Budimir, berriro, zuhur aritu da buruarekin errematatu eta nafarren bigarren gola egiteko, atsedenaldiaren atarian.
Baina lehenengo zatian egindako lan ona bigarrenean alferrik galtzeko zorian izan dira gorritxoak. Luis Suarezek iruindarrek atzean egindako hutsa ondo aprobetxatu du. Unai Garciak ez du baloia urrundu, eta kolonbiarrak 2 eta 1ekoa egin du amaierarako 40 minuturen faltan.
Arrasatek Jon Moncayola zelairatu du eta aldaketa hori erabakigarria izan da. Zelaian minutu gutxi batzuk eman ditu eta bere taldearen hirugarrena egin du. 88.ean, epaileak bigarren txartel horia atera dio Facundo Roncagliari eta Osasuna 10 jokalarirekin geratu da. Baina ez da askoz gehiagorako astirik izan eta hiru puntuak etxean geratu dira.
Osasuna jaitsiera postuetatik atera da, Huescak egiten duenaren zain.
Fitxa teknikoa
3 - Osasuna: Sergio Herrera; Roncaglia, Unai García, David García, Manu Sánchez (Juan Cruz, 46. min); Oier, Torró, Íñigo Pérez (Moncayola, 68. min); Kike Barja (Torres, 81. min), Budimir (Calleri, 46. min), Jony (Rubén García, 45. min+2).
1 - Granada: Rui Silva; Foulquier (Quini, 46. min), Germán, Duarte, Neva (Puertas, 81. min); Montoro, Vallejo (Molina, 46. min); Kenedy (Soldado, 81. min), Milla, Machís; Suárez (Fede Vico, 85. min).
Golak: Budimir 1-0 (27. min), Budimir 2-0 (40. min), Suárez 2-1 (50. min), Moncayola 3-1 (86. min).
¿ AMAIERA#OsasunaGranada pic.twitter.com/v2BejWLhr7
— C. A. OSASUNA (@caosasuna_eus) January 24, 2021