Kontratua eten du
Raul Navasek ez du Osasunako jokalaria izaten jarraituko
A. B. | EITB Media
Jokalaria eta kluba akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko.
Raul Navasek eta Osasunak bi aldeak lotzen zituen kontratua etetea erabaki dute, klubak astearte honetan jakinarazi duenez. Beraz, Navasek ez du talde gorritxoarekin partida gehiago jokatuko.
Realetik fitxatu zuen Osasunak Raul Navas, eta denboraldi t'erdi eman du Nafarroako taldean. Elastiko gorritxoarekin 15 partida ofizial jokatu ditu; 11 Santander Ligan eta 4 Errege Kopan.
Osasunarekin Raul Navasek jokatu zuen azken partida Espanyolen aurkakoa izan zen, aurtengo Errege Kopako final-hamaseirenetan.