Itxi

Igandean 18:00etan

Espanyol-Osasuna: Marc Bertran eta Raitalak ezingo dute jokatu

Erredakzioa

Marc Bertran Levantaren kontrako neurketan lesionatu zen urriaren 30ean eta oraindik ez da osatu; Raitala azken orduko baja da. Bestalde, senda-agiria jaso du Roversiok.

Marc Bertran (eskuina), artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Osasunako Marc Bertranek ezin izango du igande honetan Espanyolen aurkako partida jokatu (18:00etan). Jokalaria Levantaren kontrako neurketan lesionatu zen urriaren 30ean eta oraindik ez da osatu. Bizeps femoralean du mina.

Ez da Jose Luis Mendilibarrek duen baja bakarra. Sergio Fernandez, Jon Echaide eta Masoud Shojaei ere etxean geratuko dira. Bestalde, Roversiok senda-agiria jaso du eta jokatzeko moduan egongo da.

Neurketako protragonistetako bat Patxi Puñal izango da. Kapitainak jokatuz gero, jokalariaren 350. neurketa izango litzateke lehen mailan eta Javier Castañedak egindako errekorra berdinduko du.

Espanyoleko entrenatzaileak, Muricio Pochettinok, Juan Forlin erdilari berreskuratu du. Argentinarrak ez zuen Realaren aurkako neurketan jokatzerik izan bi txartel hori jaso eta gero. Christian Alfonso, harrobiko ezker hegaleko jokalaria, entrenatzailearen deialdira itzuli da.

Azken denboraldietan Espanyolek ez du garaipenik lortu Bartzelonan, baina, hala ere, bi puntuko aldea bakarrik dago bi taldeen artean sailkapenean.

Ustezko hamaikakoa

Espanyol: Cristian Álvarez; Galán, Raúl Rodríguez, Héctor Moreno, Dídac; Forlín, Romaric; Weiss, Verdú, Dátolo eta Álvaro.
Osasuna: Andrés Fernández; Damià, Roversio, Lolo, Satrústegui; Puñal, Nekounam; Cejudo, Raúl García, Lamah; eta Nino.

Epailea: González González (Gaztela Leon).
Zelaia: Cornellá-El Prat.
Ordua: 18.00.

Albisteak (2)

Bideoak (1)