Jardunaldia 14
Espanyol-Osasuna (1-2): Gorritxoen garaipena Cornella-El Praten
ERREDAKZIOA
Lamak gorritxoak aurreratu ditu lehen zatiaren bukaeran. Osasunaren bigarrena Nekounanek egin du bigarren zatia hasi berritan, baina Espanyolek erantzun du Alvaroren gol batekin.
Lehen zatian Espanyol izan da baloiaren jabea, baina, hala ere, ez da eroso egon eta aukera gutxitan heldu da Andrés Fernándezen atera. Izan ere, gorritxoak presioa egin dute, ongi aritu dira defentsan eta kontraerasoez baliatu dira arriskua sortzeko.
Lamahk eta Nekounamek Mendilibarren taldeko gola egiteko aukera izan dute bere oinetan eta Alvaro Vazquez eta Weiss Espanyolen adetik. Lehen zatiko azken minutuan heldu da gola, Lamahari esker. Raul Garciaren pase bikain batean Lamahak Osasunaren gola erdietsi du, Cristian Alvarez menderatuta.
Bigarren zatia hasi denean Nekounamek bigarren gola sartu du, Ibrahimaren pase batean. Baina Espanyol ez da kikildu eta Alvaro Vazquezen gol batekin erantzun du. Andres Fernandez atezaina aurreratu egin da eta Espanyoleko jokalariak aprobetxatu du markagailuko aldea txikitzeko. Minutu batzuk geroago zale gorritxoak hirugarren gola ospatzen hasi dira, baina epaileak Raul Garciaren jokoz kanpokoa adierazi du.
Norgehiagoka bukatzeko hamabost minutu falta zirela gorritxoak jokalari bat gutxiagorekin gelditu dira, Gonzalez Gonzalezek bigarren txartel horia atera baitio Satrustegiri. Jokalari bat gehiagorekin Espanyol behin eta berriro saiatu da Andres Fernandezen arean sartzen, baina atezainak baloi guztiak gelditu ditu.
Espanyolen kontrako neurketan Patxi Puñal, Osasunako kapitaina, 350 kopurura heldu da goreneko kategorian, Javier Castañedak lortutako marka hautsiz.
Fitxa teknikoa
1 - Espanyol: Cristian Álvarez; Galán, Raúl Rodríguez, Héctor Moreno, Dídac; Forlín (Baena, 46), Cristian Gómez (Christian Alfonso, 75); Weiss, Romaric (Thievy, 46), Verdú eta Álvaro.
2 - Osasuna: Andrés Fernández; Damià, Rubén (Roversio, 70) Miguel Flaño, Satrústegui; Puñal, Nekounam; Cejudo (Nino, 70), Raúl García, Lamah (Lolo 76) eta Ibrahima.
Golak: 0-1: 43: Lamah. 0-2, 51: Nekounam. 1-2, 55: Álvaro.
Epailea: Gónzalez González (Gaztela Leon). Txartel hori bikoitza Satrustegiri (45 eta 74). Txartel horia Forlín (27), Damià (36), Raúl Rodríguez (58), Verdú (86), Puñal (88), Thievy (91) eta Nekounami (92).