BBVA Liga
Marc Bertran deialditik kanpo gera liteke, gainkarga bat dela eta
Erredakzioa
Kataluniako jokalariak hilabete darama minduta eta Ligako azken hiru partidak galdu ditu.
Zalantzan dago Marc Bertranek Betisen kontrako partidan jokatuko ote duen, muskulu-gainkarga bat du eta. Kataluniako atzelaria hilabete izan da baja, eta, azken egunetan taldearekin batera entrenatu bada ere, ostegun honetan gimnasioan entrenatu behar izan du.
Bertranek Ligako azken hiru partidak galdu ditu eta Betisen kontra jokatzeko aukera izango zuela espero zuten; izan ere, Jukka Raitala eta Eneko Satrustegui ere minduta daude.
Bestalde, Sergio Fernandez hobera egiten ari da, eta, ezustekorik gertatzen ez bada, Betisen kontra jokatu ahal izango du.