Igandean
Raitala Betisen aurka jokatzeko prest egon liteke
Erredakzioa
Ezustean taldearekin entrenatu da jokalaria. Sergio Fernandez eta Marc Bertran nekez sartuko dira Mendilibarren deialdian.
Gaurko probaren arabera, Jose Luis Mendilibar Osasunako teknikariak Roversio hautatu du Betisen kontra atzealdean ezker hegalean aritzeko.
Marc Bertran ez da osatu eta Raitala zalantza da oraindik. Deialdian sartzen bada, jokatzeko izango da, baina badaezpada Roversio posizio horretan jarrita egin du lan Osasunako entrenatzaileak.
Patxi Puñal Osasunan lehen mailan partida gehien jokatu duen jokalaria izango da igandean. 351, Castañedak baino bat gehiago. Betisen kontrako atarikoan omenaldia egingo diote Puñali.