Itxi

28. jardunaldia

Defentsako lanak beste puntu bat eman dio Osasunari (0-0)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Huescarenak izan dira partidako aukerarik argienak, baina gorritxoek sendo aritu dira atzealdean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Osasunak puntu bat urratu du Alcorazen (0-0), eta horrek sailkapenean estutasunik gabe jarraitzea ahalbidetzen dio (30 puntu); Huescak, berriz, are eta biziago ikusten ditu piztuta sailkapeneko argi gorriak (azkena da 21 punturekin).

Apenas aukerarik izan dituen partidan, bi taldeen zuhurtziaren ondorioz, talde nafarrak bere atea hutsean mantentzen jakin du beste behin, erasoan saiatu den talde baten aurka, baina eraginkortasunik izan gabe.

Hartara, gorritxoek berriro erakutsi dute Sadarretik urrun duten jokamolde ona, zazpi puntu bildu baitituzte azken hiru irteeretan.

Fitxa teknikoa:

0 - Huesca: Andrés Fernández; Maffeo, Vavro (Insua, 58. min), Pulido, Siovas, Javi Galán; Ferreiro, Seoane, Mikel Rico (Sergio Gómez, 83. min); Sandro (Escriche, 58. min) eta Rafa Mir.

0 - Osasuna: Juan Pérez; Nacho Vidal, Aridane, David García, Juan Cruz (Manu Sánchez, 89. min); Darko (Torres, 89. min), Torró, Moncayola; Kike Barja (Javi Martínez, 89. min), Calleri (Budimir, min. 78) eta Jony (Rubén García, 66. min).

Epailea: Del Cerro Grande. Txartel horiak: Siovas (Huesca); Moncayola eta Nacho Vidal (Osasuna).

Albisteak (3)

Bideoak (1)