Igandea 18:00etan
Malaga-Osasuna: Europara begira Rosaledan
ERREDAKZIOA
Osasuna Malagaren atzean dago sailkapenean bi puntuko aldearekin. Talde nafarra itxaropentsu dago Espanyol eta Betisen aurka bi garaipen jarraian lortu ostean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Osasunak hainbat jokalariren baja izango du Rosaledan: bi zigortuta eta lau min hartuta. Javad Nekounam, azken bi neurketetako golegilea, eta Damia Abella zigortuta daude eta ezin izango dute jokatu. Ruben Gonzalez, Marc Bertran, Masoud Shojaei eta Jon Echaide min hartuta daude.
Raul Garcia, jokalari garrantzitsua Mendilibarren planetan, Betisen aurkako norgehiagokan gainkarga izan zuen eskuin bizepsean eta zalantza da. Taldekideekin entrenatu da eta sendagiria jaso du. Orain Mendilibarrek erabaki beharko du jokatzeko prest dagoen edo ez.
Bizkaiko entrenatzaileak, Masoud eta Ruben izan ezik, talde guztia deitu du Malagara joateko. Talde 'gorritxoa' ez da Iruñera itzuliko partida jokatu ostean, asteartean Almeriaren kontra arituko baita Errege Kopan.
Malagan, Gamez eta Joaquin dira berritasun bakarra, Van Nistelrooy eta Ignacio Camachoren ordez.
Ustezko hamaikakoa
Malaga CF: Caballero; Gamez, Demichelis, Mathijsen, Monreal; Joaquin, Duda, Toulalan, Cazorla; Isco eta Rondon.
Osasuna: Andres Fernandez; Roversio, Sergio, Miguel Flaño, Raitala; Puñal, Lolo; Cejudo, Raul Garcia, Lamah; eta Ibrahima.
Epailea: Javier Estrada Fernandez (Katalunia).
Zelaia: Rosaleda.
Ordua: 18.00.