Itxi

Ligako aurtengo azken partida

Osasuna lanera itzuli da lau egunez Andaluzian egon ostean

Erredakzioa

Mendilibarren taldeak bana egin zuen igandean Malagaren kontra, eta asteartean, berriz, Errege Kopako sailkapena bideratuta utzi zuen Almeriaren aurka.

Iruñeko taldea. Argazkia: EITB

Osasuna asteazken honetan itzuli da lanera, Malagaren kontra Ligan eta Almeriarekin kontra Kopa izandako partidak direla eta lau egunez Andaluzian egon eta gero. Iruñeko taldeak Ligako aurtengo azken partida jokatuko du, igandean, Vila-realen kontra, Nafarroako Erresuma futbol zelaian.

Mendilibarrek ez ditu Rubén González, Marc Bertrán, Masoud Shojaei eta Jon Echaide jokatzeko moduan izango, minduta baitaude, eta Kike Solaren parte-hartzea, berriz, zalantzan dago oraindik. Hala ere, Damià Abella eta Javad Nekounam itzuli egingo dira, Malagaren aurkako norgehiagokan huts egin eta gero. Sergio Fernández ere jokatzeko moduan egongo da, Kopako partidan zigortuta egon eta gero.

Taldeak atseden hartuko du ostegun honetan, eta ostiralean itzuliko da entrenamenduetara, Garridoren taldearen kontrako partida prestatzeko. Norgehiagoka horren ostean, hurrengo asteazkenean Errege Kopako final-hamaseirenen itzulera jokatzea soilik geratuko zaie urtea amaitu baino lehen.

Albisteak (2)