Itxi

Igandean, 18:00etan

Osasuna-Vila-real: Raitala, Ricardo eta Calleja, deialditik at

Erredakzioa

Gorritxoek garaipena eskuratu nahi dute Reyno de Navarran denboraldi hasiera on hau borobiltzeko. Aurkaria puntu premian dator Nafarroara.

Jose Luis Mendilibar Osasunako entrenatzailea. Argazkia: EFE

Osasunak Vila-realen aurka jokatuko du igande honetan (18:00etan) Reyno de Navarran urteko azken partida Ligari dagokionez. Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak deialditik at utzi ditu partida honetarako Juka Raitala, Ricardo Lopez atezaina eta Javier Calleja.

Entrenatzaile bizkaitarrak min hartuta dauden jokalari hauen bajak izango ditu: Ruben Gonzalez, Marc Bertran, Kike Sola, Masoud Shojaei eta Jon Echaide. Bestalde, Damia Abella eta Javad Nekounam sartu dira deialdian. Satrustegi hasierako hamaikakoan izango da eta berak beteko du defentsa laneko ezker hegala.

Partida honetarako Mendilibarrek eman duen deialdia honakoa da: Andres Fernandez, Riesgo; Damia, Sergio, Miguel Flaño, Satrustegi, Lolo, Roversio; Puñal, Nekounam, Cejudo, Raul Garcia, Lamah, Annunziata, Timor; Nino, Ibrahima eta Lekic.


Albisteak (2)