Osasuna-Almeria
Mendilibar: 'Oraindik ez gaude sailkatuta'
Erredakzioa
Kanporaketa erdi erabakita utzi zuten gorritxoek Almerian, baina entrenatzaile bizkaitarrak argi utzi du prentsaurrekoan zelaian ezin izango direla erlaxatu.
Osasunako entrenatzaileak, Jose Luis Mendilibarrek, taldea ezin dela erlaxatu argi utzi du Taxoaren burutako entrenamenduaren ostean. Iruñeko taldeak 1-3 gainditu zuen Almeria etxetik kanpora, baina guztia ez dagoela eginda gogoratu du Mendilibarrek.
"Almeriaren aurka intentsitatearekin irten beharko dugu berdegunera. Aurkariari ezin diogu azaldu kanporaketa erabakita dagoela uste dugunik" adierazi du Zaldibarreko teknikariak.
"Joaneko neurketarekin ez du zer ikusirik partida honek, aurreneko minutuetan sendo egon beharko dugu" azaldu du Mendilibarrek. "Aurrerago erlaxatu behar badugu, egingo dugu, baina ezin dugu partida kanporaketa erbakita balego bezala hasi".