33. jardunaldia
Osasunak 2-0 irabazi dio Elxi eta salbaziora hurbildu da
I. G. | EITB MEDIA
Kike Barjak 1-0ekoa sartu du 38. minutuan. Diego Gonzalezek bere atean sartutako golak erabakita utzi du neurketa.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Osasunak erosotasunez irabazi dio Elxi (2-0), eta 37 punturekin salbazioa ia erabakita utzi du. Baliabiderik gabeko aurkari baten kontura lortu ditu puntuok, irudi kaskarra utzi baitu Sadarreko berdegunean jaitsiera postuetan jarraitzeko.
Manu Sanchez izan da lehen zatiko onenetako bat, eta bere botetatik atera da partidako lehen gola, Kike Barjak aprobetxatu duen pasearekin.
Bigarren zatia lehenengoa bezala hasi da. Talde bisitaria gogotsu aritu da, baina ez du iruindarrak deseroso jartzerik lortu.
Darkoren eta Budimirren arteko konexioak dardarka jarri du Elxeko atzealdea. Serbiarrak "heriotzaren pasea" eman dio kroaziarrari, baina ez da baloira iritsi eta Diego Gonzalezek bere atean sartu du baloia (2-0).
Azkenik, Osasunak bigarren garaipena lortu du jarraian, eta Elx oso jota utzi du.
Fitxa teknikoa
2 - Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal (Ramalho, 74. min), Aridane, David Garcia, Manu Sanchez (Roncaglia, m. 74); Kike Barja (Roberto Torres, 74. min), Moncayola (Oier, 85. min), Torro, Darko, Budimir (Chimy Avila, 81. min), Ruben Garcia.
0 - Elx: Gazzaniga; Palacios, Dani Calvo, Diego Gonzalez, Mojica; Josan (Tete Morente, 65. min), Marcone (Luismi, 85. min), Guti (Victor Rodriguez, 75. min), Rigoni (Piatti, 65. min); Boye, Milla (Nino, 75. min).
Golak: 1-0, 38. min: Kike Barjak. 2-0, 68. min: Diego Gonzalezek, bere atean.