KONTRATU BERRIA
David Garciak Osasunan jarraituko du 2026ra arte
A. A. | EITB MEDIA
Iberoko atzelariak 20 milioi euroko etete klausula izango du Santander Ligan, eta 6 milioikoa, berriz, SmartBank Ligan.
David Garcia Osasunako jokalariak beste bost urtez jarraituko du Iruñeko taldean, jokalariak eta klubak kontratua 2026ko ekainaren 30era arte luzatzeko akordioa adostu eta gero.
Iberoko atzelariak 20 milioi euroko etete klausula izango du Santander Ligan, eta 6 milioikoa, berriz, SmartBank Ligan.
27 urterekin, gorritxoen 5 zenbakiak 194 partida jokatu ditu Nafarroako taldearen elastikoarekin, eta aurtengo denboraldian funtsezko jokalaria izan da bere taldeak modu birtualean mailari eustea lor diezaion.
David Garciak Aridanerekin osatzen duen bikotea Ligako onenetarikoa eta fidagarrienetakoa da (Osasunak 41 gol baino ez ditu jaso denboraldi honetan).
Miguel Flaño, Cesar Cruchaga eta Javier Castañeda bezalako jokalari ohiak agertzen diren 'Historia baten oinordekoa' izeneko bideo hunkigarriaren bidez iragarri du Osasunak kontratua berritzea.
¿¿ Historia baten oinordekoa.
— C. A. OSASUNA (@caosasuna_eus) May 3, 2021
¿¿ Pasio bati leial. pic.twitter.com/My29DtXWRl