Covid-19an
Moncayolak Espainiako 21 urtez azpiko selekzioa utzi du positibo eman ostean
A. B. E. | EITB Media
Osasunako jokalariak positibo eman du covid-19an eta kontzentrazioa utzi behar izan du.
Osasunako jokalaria den Jon Moncayolak Espainiako 21 urtez azpiko selekzioaren kontzentrazioa utzi du positibo eman baitu covid-19an. Jokalariak selekzioa utzi du, eta etxean da jada osasun-protokoloa jarraituz.
Moncayola ordezkatzeko Antonio Blanco Real Madrileko jokalaria deitu du Luis De La Fuente hautatzaileak.