Itxi

2031ra arte

Osasunak Moncayolaren kontratua berritu du datozen 10 denboraldietarako

EITB Media

Leer en Castellano

Harrobiko jokalariak 2031ra arteko konpromisoa sinatu du talde gorritxoarekin, eta etete klausula 22 milioi eurora igo du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Osasunak Jon Moncayolaren kontratua berritu du hurrengo hamar denboraldietarako.

Klubak kontratu harreman berri bat sinatu du harrobiko jokalariarekin eta 2031ko ekainaren 30era arte lotuko du. Santander Ligan 22.000.000 euroko etete-klausula izango du datozen bi denboraldietan, eta 20.000.000 eurokoa gainerako sasoietan.

Kontratua berrituta, Osasunak Taxoarek azken urteetan eman duen talenturik handienetako bat lotu du.

Gainera, datorren hamarkadarako kontratua sinatu du, eta argi utzi du Moncayola bere jokalaririk garrantzitsuenetako bat dela eta talde gorritxoaren ikur bilakatzeko asmoa duela.

Bukatu berri den denboraldi honetan jokalari paregabea dela berretsi du. Joan den sasoian 41 partida jokatu ditu, horietatik 36 Ligan, eta Granadaren eta Vila-realen aurkako mailari eusteko borrokan ere funtsezko bi gol sartu ditu. 21 urtez azpiko Espainiako selekzioan ohikoa da, baina amaitu berria den Europako txapelketa galdu zuen Covid-19aren ondorioz.

Albisteak (3)

Bideoak (1)