Itxi

Igandean, 12:00etan

Osasuna-Valentzia: Gorriek Europako postuetan jarraitzea dute helburu

Erredakzioa

Ibrahima lesionatu egin da, baina Mendilibarrek Patxi Puñal berreskuratu egin du. Unai Emeryk aldaketa garrantzitsuak egin beharko ditu jokalari garrantzitsu asko lesionatuta baitaude.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Andres Fernandez; Damia, Sergio, Miguel Flaño, Satrustegui; Puñal, Nekounam; Cejudo, Raul Garcia, Lamah; eta Nino.

Valentzia: Alves, Barragan, Rami, Dealbert, Jordi Alba, Albelda, Banega, Bernat, Feghouli, Jonas eta Soldado.

Patxi Puñal kapitaina berdegunera itzuliko da Racingen aurka zigortuta egon eta gero. Ibrahima lesionatu egin da eta Mendilibarrek Puñal jarriko du bere ordez. Nafarroako Erresuman Unai Emeryren Valentzia hartuko dute gorritxoek aurreneko itzuliko azkeneko neurketan.

Jose Luis Mendilibarrek bigarren aldiz deialditik at utzi ditu Ricardo Lopez atezaian, Ruben Gonzalez atzelaria eta Jukka Raitala finlandiarra. Gainera, Kike Solak, Echaidek, Roversiok eta Masoudek lesionatuta jarraitzen dute.

Unai Emeryk harrobiko bi jokalari gazte deitu behar izan ditu jokalari garrantzitsuak galdu baititu Valentziak. Juan Bernat eta Portu deialdian sartu dira eta Piatti, Pablo Hernandez, Mathieu, Miguel Brito, Ricardo Costa eta Victor Ruiz etxean geldituko dira lesionatuta baitaude. Gainera, Canalesek eta Madurok erreabilitazioarekin jarraitzen dute.

Albisteak (2)

Bideoak (1)