Itxi

Non dago dirua?

Malagak dirua zor diola salatu du Osasunak

Erredakzioa

Nacho Monrealen transferentziako dirua, bi milioi euro, zor diola adierazi du Nafarroako taldeak.

Malagak Osasunari Monrealen fitxaketako dirua zor dio. Argazkia: EFE

Osasunak Malaga salatu du, astearte honetan, Futbol Liga Profesionalaren (LFP) aurrean, talde andaluziarrak dirua zor baitio, Nacho Monrealen fitxaketatik. Andaluziako taldeak bi milioi euroko zorra ordaindu behar zion Nafarroako taldeari, abenduaren 15a baino lehen, baina oraindik ez dute ezer jaso.

Futbol Liga Profesionalak espedientea ireki dio Malagari eta, hortaz, ezin izango du fitxaketarik egin. Hala ere, Andaluziako taldea alegazio epeaz baliatu zen Kameni atezain kamerundarra fitxatzeko.