Astelehenean, 21:00etan
Osasunak Simeoneren Atletico Madril berrituaren bisita hartuko du
Erredakzioa
Mendilibarrek min hartuta dauden Ibrahima, Kike Sola, Roversio, Masoud Shojaei eta Jon Echaide jokalarien bajak izango ditu partida honetarako.
Osasunak partida gogorra izango du astelehen honetan Atletico Madrilen aurka Reyno de Navarran (21:00etan). Koltxoneroak Simeone entrenatzaile berriarekin beste itxura bat ematen ari dira eta asko hobeto dute. Bolada onean iritsiko dira zuri-gorriak Nafarroara.
Partida honetarako hainbat baja ditu Mendilibarrek. Ez dira jokatzeko prest egongo: Ibrahima Balde, Kike Sola, Roversio Rodrigues, Masoud Shojaei eta Jon Echaide min harturik daudelako. Lekicek jokatuko du hasierako hamaikakoan aurrelari postuan.
Ustezko hamaikakoak:
Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Sergio, Miguel Flaño, Satrustegi; Puñal, Nekounam; Cejudo, Raul Garcia, Lamah; eta Lekic.
Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godín, Filipe; Tiago, Mario; Arda Turan, Koke, Adrian; eta Falcao.
Epailea: Perez Montero.
Zelaia: Reyno de Navarra.
Ordua: 21.00etan.