Itxi

BBVA Liga

Osasunak bost baja izango ditu Gijongo partidarako

Erredakzioa

Masoudek, Echaidek, Solak, Roversiok eta Ibrahimak ezin izango dute parte hartu Iruñeko taldeak Sportingen kontra izango duen norgehiagokan.

Atletico Madril-Osasuna, artxibozko irudia. Argazkia: EFE

Osasuna Sporting Gijonen kontra arituko da igandean, eta azken bi jardunaldietan izan dituen baja berak izango ditu partida horretarako. Horrela, Masoud Shojaeik, Jon Echaidek, Kike Solak, Roversio Rodriguesek eta Ibrahima Baldek ezin izango dute partida horretan parte hartu.

Roversio eta Ibrahima sendatzeko fasearen amaieran daude eta laster minuturen bat jokatzeko moduan egongo direla espero dute. Gainera, Álvaro Cejudok kolpe bat jaso zuen Atletico Madrilen kontrako partidan, baina larria ez dela dirudi.

Atletico Madrilen kontra astelehenean jokatu eta gero, Mendilibarrek atseden eguna eman die jokalariei asteazkenean. Ostegunean, ostiralean eta larunbatean entrenamendua egingo dute, Sporting Gijonen kontrako partida prestatzeko.

Albisteak (1)